Altamirako jaiak, giro ederrean ospatuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko apirilaren 6a

Atzo, egubakoitza, hasi, eta gaur 22:00etan su artifizialekin borobilduko dituzte auzoko jaiak Altamirako bizilagunek. Gaur, zapatua, patata-tortilla lehiaketarekin ekin diote egunari, eta segidan izan dira, haurrentzako jolasak eta Txikitxu Arrostaitz dantza taldearen omenaldia. Auzo-bazkaria egin dute ondoren, Herri gain jatetxean, eta askotariko ekitaldiak ostean; horien artean,  marazki lehiaketa eta igelaren jokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak