EAJk salatu du "kartel iraingarriz josi dutela" alderdiaren lokala Arrasaten

Miren Arregi Amasorrain 2019ko api. 5a, 15:14

EAJ-PNV alderdiak jakitera eman duenez, "erraustegiaren kontrako eta Aldundiko zein Arrasate eta Aretxabaletako Udaletako arduradun instituzional jeltzale nagusien kontrako kartelez josi dute bart lokala".

Ez hori bakarrik, jeltzaleek gogora ekarri baitute joan den asteburuan Arrasateko garbiketa zerbitzuko langileek mehatxuak jasan zituztela: "Kartelik jartzeko baimenik ez dagoen lekuetan panfleto berdinak jartzen ari zen jendeak mehatxuka ekin zien joan den asteburuan Arrasateko garbiketa zerbitzuko langileei eta horren ondoren etorri da aipatutako gertakaria", adierazi dute.

Arrasateko EAJk, "nahikoa dela eta behingoz horrelako jarrera larderiatsu, lotsagabe eta koldarrak buka daitezela" eskatu du, eta gogoratu du jarrera horiek "atzera garamatzatela, iraganera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak