Gaur, egubakoitza, obrak bukatu direla-eta, bisita egin dute Makatzenako igogailuetara. Arrasateko udala ordezkatuz, alkate Maria Ubarretxena, hirigintza burua eta kontuhartzailea joan dira bertara. Bestalde, Altuna y Uria enpresako arduradunak eta Schindler igogailuetako arduraduna ere izan dira.
Esan moduan, datorren astean egongo da erabilgarri igogailu berria.
