Munduko break dance onena ikusteko aukera egongo da domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko api. 5a, 11:58

The Ruggeds breakdance talde holandarra mundu mailako breakdance talde onenen artean dago. Etzi, domeka, Adrenaline ikuskizuna eskainiko dute Logela Multimediarekin batera. Amaia antzokian izango da, 18:00etan.

The Ruggeds breakdance talde holandarra oso ezaguna egin da AEBetako World Of Dance lehiaketa irabazteagatik, eta mundu mailako breakdance talde onenen artean dago.

Antzokietara salto egin dute

Bada, orain, Adrenaline ikuskizunarekin lehiaketen formatua alde batera utzi dute eta antzokietara egin dute salto. Ikuskizunean nagusi dira akrobazia ikusgarriak, erritmo bizia eta energia handia.

Munduko hainbat hiritan aurkeztu dute ikuskizuna; besteak beste, London, Paris, Pekin, New York eta Toronton.

Logela Multimediarekin batera

Logela Multimedia taldearekin batera aurkeztuko dute Adrenaline ikuskizuna. Domekan aurkeztuko dute, 18:00etan, Amaia antzokian, 10 euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak