Bi irteera egingo ditu asteburuan Besaide Mendizale Elkarteak

Eneko Azurmendi 2019ko api. 4a, 15:34

Zapatuan, Murura joango dira, Korrikaren baitako ibilaldian. Domekan, berriz, Nafarroa aldera joango dira, Unzue-Unzue ibilaldi zirkularra egitera.

Zapatuan, Murura egingo dute irteera. Korrikaren testuinguruan kokatzen den ibilaldia izango da. 09:00etan da irteera Bolintxoko biribilgunetik.

Beste alde batetik, domekan, apirilak 7, Unzue-Unzue ibilaldi zirkularra egingo dute Nafarroan. 07:30ean aterako da autobusa Garibai etorbideko geltokitik eta 18:30ean izango da itzulera ordua gutxi gorabehera. 15,65 kilometroko ibilbidea egingo dute eta igoko duten gailurrik altuena Alaitz izango da, 1169 metro. Bost ordu eta 40 minutu inguruko ibilaldia izango dela aurreikusten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak