Arrasateko Saioa Karateko kideek Gipuzkoako karate txapelketan hartu zuten parte aurreko asteburuan eta emaitza onak lortu zituzten. Hondarribian jokatutakoa Alebin eta infantil mailako txapelketa zen eta lortutako emaitzek eskolarteko Euskadiko finalerako sailkatzeko balio izan die; final hori maiatzaren 25 eta 26an jokatuko da. Horrez gain, alebin mailako Irati Izurrategi eta infantil mailako Nahia Barandiaran podiumera igo ziren hirugarren postua lortzeagatik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.