CESPAko langileek mehatxuak jasan dituztela jakinarazi du Udal Gobernuak

Xabi Gorostidi 2019ko api. 3a, 15:08
CESPAko langile bat Arrasateko kaleak garbitzen.

Azkena zapatu goizean gertatu zen, Ferrerias kalean. Adierazpen askeko paneletatik kanpo zeuden kartel batzuk kentzen ari zen langilea. Atzoko osoko bilkuran Oscar Garciak esandakoaren arabera momentu horretan pertsona bat gerturatu zitzaion, eskutik heldu zuen, eta mehatxuak egin zizkion atzean lagun talde baten babesa zuelarik. Gobernuak mehatxuak salatzeko oharra kaleratu du.  

Hona hemen oharra, bere osotasunean:

"Azken egunotan eta zehazki gaur goizean, lekuz kanpo dauden pankarta eta kartelak kentzeagatik, mehatxuak jasotzen ari gara zenbait talderen aldetik” salatu zuten udal garbiketa zerbitzuko langileek, Udalak adierazi duenez. CESPAk, Udalak garbiketa lanetarako kontratatutako enpresak berretsi du – BAZen jarritako idatzi ofizial baten bidez– , bere langileek mehatxuak jaso zituztela zapatuan.

Gertakariak Ferrerias kalean izan ziren, zapatu goizean, baina aurreko asteburuan ere antzerakoak jazo ziren Arrasateko puntu desberdinetan. Udal Gobernuko ordezkariek, langileek jasandako mehatxuok, “badakigu non bizi zaren, badakigu zure emaztea nor den”, oso larritzat jo dituzte. Langileek, beren lana aurrera eraman ezinagatik haserretuta, udaltzaingoa deitu zuten laguntza eta babes eske eta kexa formal bat ezarri du garbiketaz arduratzen den enpresak Udalean gertatutakoa azalduz. ,

Udal Gobernuak , mehatxuok gaitzetsi ditu eta bere babes osoa adierazi nahi izan die garbiketa zerbitzuko langileei, beren lana egiten jarraitzeko beharrezko dituzten baliabideak bere eskura jarriz. Ordezkariek adierazi duenez, udal garbiketa zerbitzuak bere lana egiten jarraituko du eta, eskatu du iraganeko garaiak gogora ekartzen dizkiguten jarrera desegoki horiek etetea.

Arrasatek, atzera bueltarik ez duen bizikidetza prozesu bat hasia du. Bakean bizi den udalerri bat errespetuan eta askatasunean oinarritzen da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak