"Bigarren planoan egon izan da beti panderoa; bere garrantzia eman nahi diogu eta lehenengo planora ekarri", azaldu du Maixa Lizarribarrek.
Bizipenak ezagutzeko aukera
Horretarako solasaldia antolatu dute "luxuzko solaskideekin": Ramon Zubizarreta Landakanda, Zumarragako trikitixa eskolako Migel Urteaga Oria eta Manuel Arrizabalaga Izer izango dira solaskideak. Maider Osak gidatuko du saioa eta hiru solaskideak gertutik ezagutu eta euren bizipenak ezagutzeko aukera egongo da. Solasaldia 18:00etan hasiko da; ondoren, jaialdia egingo dute. "Trikitixa eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute, Kulturaten bertan", azaldu du Lizarribarrek. Ordu erdi inguru iraungo du jaialdiak.
Ateak zabalik
Lizarribarrek nabarmendu du ateak zabalik egongo direla joan nahi duten guztiendako. "Trikitixa eskolan badu presentzia panderoak; bada gura dugu kalean ere izatea", dio.