Eromena eta izerdia Never Surrender taldearen itzuleran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko apirilaren 3a

Never Surrender talde arrasatearra bi kontzertu emateko itzuli da, eta martxoaren 30ean Tafallako Kube aretoan eskaini zuten bi emanaldi horietako lehena. Ia 700 sarrera salduta, sekulako giroa izan zen kontzertu osoan zehar; giro horren adierazle dira publiko egin berri duten bideoko irudiak. Apirilaren 13an Arrasateko gaztetxean joko dute Kataluniako Batec taldearekin batera; sarrerak ez dira aldez aurretik salduko.

"Eskerrik asko The Potes eta Guilty Brigaderi, eta nola ez, gaua ahaztezin egiteko gerturatu zineten danoi!", adierazi dute sare sozialen bidez. Igo berri duten bideoan Arrasateko laukotearen Latorrizko dominak eta Heriotzaren zerbitzariak abestiak ikus daitezke; Julen Elorza arrasatearrarena da irudien ardura eta Iñaki Zubia oñatiarra arduratu da soinuaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak