IbaiOintxe jaia ospatuko da zapatuan

Maialen Regueiro 2019ko api. 2a, 17:41
Saskifest Aretxabaletan (Irudia: Ointxe)

Ointxe Saskibaloi Taldearekin batera IbaiOintxe jaia ospatuko du Ibai-Artek zapatuan, Herriko Plazan. Egun osoko egitaraua osatu da eta goizeko 6:00etan txahala erretzen hasiko dira burruntzian. 11:00etan hasiko da 3x3 txiki, 12:00etan tiro-teknika (EBA taldeko entrenatzaileak eta jokalariak) eta tiro-lehiaketa egingo da eta EBA taldeko jokalariekin batera finala jokatuko da. Arratsaldean berriz, 18:30etatik aurrera, tiropintxoa izango da eta 19:00etan, hasiko da The Song taldearen kontzertua.

Apirilaren 1etik 6ra bitartean

Apirilaren 1etik 6ra bitartean, Arrasateko saltokietan erosten duten bezeroei, pintxoak %50eko deskontuarekin dastatzeko txartelak oparituko zaizkie.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak