"Solares atzealdeko postuetan dago eta partidua irabaztera etorri da. Guk, berriz, lan ona egin dugula uste dut baina baja garrantzitsuak izan ditugu kantxan, eta fisikoki sufritu egin dugu. Hala, nahiz eta guk erasoan ondo jokatu dugun bigarren jokaldietan kanpotarrek eroso saskiratu dute", adierazi du Iñaki Ogarak partidu amaieran.
Baja garrantzitsu horiei aurre egiteko, baina, Arri-k jokalari gazteak erabili ditu: "Euren lana hor dago, beheko kategoriatan ere lan oso ona egiten dabiltza eta konfiantza dugu eurengan. Gainera, minutu garrantzitsuetan kantxaratu ditugu, eta erantzun egin dute".
Bada, arrasatearrek kontrario zuzen Valle de Eguesen kantxan jokatuko dute datorren asteburuan: "Urte osoan gozatzen gabiltza, eta halaxe amaitu gura dugu denboraldia. Astean ahaleginduko gara ondo entrenatzen, eta entrenamenduetan landutakoa kantxara eramaten. Gainera, laugarren postuan sailkatzeko aukerak ditugu".