Udala joko-aretoko kristal guztiak apurtu dituzte bart gauez

Xabi Gorostidi 2019ko mar. 30a, 13:13
Kristalak banan-banan kolpatuta, eta horietako batzuen azpian 'Droga gunea' hitzak margotuta, nahiz eta irudian ez den ondo apreziatzen.

Otalora Lizentziatua kalean dagoen joko-aretoak erasoa jasan du gaur gauean. Ezezagunek, banan-banan kolpatu dituzte aretoko kristal guztiak eta horietako biren azpian "Droga gunea" hitzak margotu dituzte. 08:30ak aldera pintadak garbitzen aritu dira bertako langileak, eta ostean, taberna zabaldu dute. Zerbitzariak GOIENAri esan dionez salaketa jarri dute Ertzaintzan gertatutakoa argitu dadin. 

"Lehen aldia da era honetako eraso bat jasaten dugula eta ez daukagu susmorik nor izan daitekeen erasoa egin duena".

Kristalak ez dira guztiz apurtu 18 milimetroko segurtasun kristalak direlako, baina "kalte material handia" eragin diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak