Eguneko bigarren hitzordua Gaztetxean egingo den bazkaria izango da –14:30ean–. Behin tripa beteta, 16:30ean, Gazte Topagunearen aurkezpena eta Ekiñe Casadoren kontzertu akustikoa izango dira leku berean.
Olinpiadak eginez jarraituko dute, 18:00etan, Taupa kanpoaldean. 22:30ean, berriz, gaztetxean, Governors eta DJ Jo Ta Txo-rekin amaituko dute eguna.