Kalean ederto ibiltzeko askorik ez dela behar erakutsi zuten atzo Santamarinako ludotekako gaztetxoek. 40 neska-mutiko inguru ibili ziren Santa Marina eta Zigorrola arteko hainbat hormatan eskalatzen. Magnesio apur bat, minik ez hartzeko koltxonetak, musika eta begiraleen laguntza, horretaz baliatu ziren kirol modalitate horretan lehenengo pausoak emateko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.