Maiatzaren 3tik 5era arteko aste bukaeran egingo dute 'Familia egonaldia euskaraz'

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko mar. 26a, 12:30
Argazkia: Txatxilipurdi.

Txatxilipurdik antolatuta euskaraz jolastuz gozatzeko aukera egongo da maiatzaren 3tik 5era arteko aste bukaeran. Familia egonaldia euskaraz antolatu du Txatxilipurdik, GaraiOn Sorgingunean, Ozaetan.

Plaza mugatuak izango ditu egonaldiak (10 familia). Maiatzaren 3ti 5era bitarteko aste bukaeran izango da Familia egonaldia euskaraz, GaraiOn-en. "2018ko esperientzia politak bultzatu gaitu berriz ere GaraiOn-eko sorgingunean familia ezberdinekin egonaldia antolatzera", azaldu du prentsaurrekoan ekimeneko antolatzaile Lander Juaristik.

Euskara eta elkarteko baloreak

Aisialdian, familien artean euskararen erabilera sustatzeko eta elkarteko baloreekin bat eginez gozatzeko helburuarekin antolatu dute egonaldia. Jolasa eta gozamena ardatz hartuta, euskara erabiliaz familia osoaren arteko hizkuntza transmisioan eragiteko eta sendotzeko asmoaz.

Martxoaren 25etik apirilaren 17ra arte egongo da izena emateko epea Txatxilipurdiko bulegoan. Izen-emate orriarekin batera ordainagiria ere aurkeztu beharko da.

Prezioak izango dira

2019-2016 urte bitartean jaiotakoek doan izango dute egonaldia. 2015-2007 urte bitartean jaiotakoek 30 euro ordaindu beharko dute –pertsonako, aste bukaerako egonaldia–; eta, 2008 edo lehenago jaiotakoek 35 euro. Lau seme-alaba edo gehiago dituzten familiek %50eko hobaria izango dute.

Familiekin bilera

Apirilaren 30ean, martitzena, 18:30ean egingo dute bilera Erdigunean –Pablo Uranga 6, 20500 Arrasate–. Informazio gehiago gura duenak Txatxilipurdi elkartera deitu beharko du 943 79 54 46.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak