Neurri horien artean daude: ateak bi buelta emanda uztea, leihoak itxita edukitzea, eta susmagarririk ikusiz gero Udaltzaingoari abisua ematea.
"Zapatu goizean gure terrazan belar arrastoak aurkitu genituen; terrazako hesiko belarrarenak ziren. Alboko terrazetan ere bazeudela ikustean, lapurrak sartzen ahalegindu zirela ondorioztatu genuen, eta abisua eman genien udaltzainei. Dakigunez ez dute ezer ostu, baina etxe batean, adibidez, bertako kristala apurtu dute" azaldu du bertako bizilagun batek.
