Bigarren ikasle egun ospatu zen atzo Arrasaten eta egun osoko egitarauaren barruan, hiru taldek kontzertua eskaini zuten Gaztetxean, eguna borobiltzeko. Hiru taldeetatik bi arrasatearrak izan ziren, Perlata eta Libertad Condicional. Azken honek, gainera, lehen diska aurkezteko aprobetxatu zuen emanaldia. Hirugarren taldea, berriz, Against You, Iruñeatik etorri zen emanaldia eskaintzera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.