50 pertsona batu dira Nikaraguaren aldeko arroz dastaketan

Maialen Regueiro 2019ko martxoaren 23a

Nikaraguaren aldeko arroz dastaketa egin da Arrasaten AMS elkarteak antolatuta eta guztira, 50 pertsona elkartu dira, horietatik Atzegi eta Aita Meniko ordezkariak, besteak beste. Antolakuntzatik balorazio positiboa egin dute jende asko batu delako eta euren proiektuak eman dituztelako ezagutzera. 

Hiru arroz mota prestatu dituzte: beltza, labean egindakoa eta valentziarra. Hala, jasotako dirua AMS elkarteak dituen bi proiektuetarako bideratuko da, batetik, Nikarauako ikasleen bekentzako eta bestetik, desgaitasuna duten pertsonen inguruko proiekturako. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak