Ibai-Artek antolatuta, Puro Relajo talde nafarrak kontzertua eskaini du Arrasateko plazan. Mariatxi taldea bost lagunek osatzen dute eta giro polita sortu dute plazan. Jende asko gerturatu da kontzertua ikustera eta dantza egitera ere animatu da jendea. Nahiz eta Arrasate ezagutzen zuten, herriko plazan eman duten lehen kontzertua izan da. Emanaldi guztian zehar gainera, taldearen diskak eta beste produktu batzuk erosteko aukera egon da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.