AED eta Txatxilipurdiren jaia irudietan

Maialen Regueiro 2019ko martxoaren 23a

AEDk eta Txatxilipurdik elkarrekin ospatu dituzte urteurren bereziak. Lehenak 35 urte bete ditu eta bigarrenak 25. Egun osoko egitaraua antolatu dute. Eguraldia lagun izan da eta jende asko gerturatu da Arrasateko konpartsaren kalejira ikustera eta baita dantzarien emanaldiaz gozatzera ere. 

Goizean, besteak beste, mural margotzea, irratsaioa, bisita gidatua, Arrasateko konpartsa eta dantzariak izan dira protagonista. Bazkariari hasiera eman aurretik, Ekiñe Casadoren txanda izan da eta zuzeneko musika eskaini du eta bazkaria Sei Pistols eta Trabuko bat taldeek girotu dute. Arratsaldean, umeentzako jolasak egon dira eta Konpost kontzertua hasi aurretik antzerkia ikusteko aukera egon da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak