Anita Parker taldea utziko du Iñaki Bengoak

Maialen Regueiro 2019ko martxoaren 22a

Anita Parker musika taldea utziko duela adierazi du Iñaki Bengoak sare sozialen bidez: "Digitalzaleok ezin diogu biniloa zahartu edo orratza aldatzeari itxaron, eta Anita Parkerri stop zapaltzeko ordua iritsi zait. Bizitza ez da abesti bakarra, ezta musika estilo bakarra ere, eta diskoz adaltzea dagokit, parez-pare beste erronka batzuk dauzkat eta: ilusioz beteko nauten beste erritmo eta doinu batzuk. Nire eskerrik beroenak eman nahi dizkiet bidelagun izan ditudan guzti horiei. Gero arte Anita Parker".

Taldearen erantzuna

Bengoaren adierazpen honi erantzuna emanez, taldeak honakoa eman du jakitera: "Mila esker Anitaren jaiotzaz arduratzeagatik, elikatzeagatik...eta hazten laguntzeagatik. Anitak, ordea, aurrera darrai. Lanean ari da. Laster izango duzue gure berri". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak