Auto batek farola baten kontra jo du Arrasaten

Xabi Gorostidi 2019ko mar. 19a, 09:39

Martxoaren 8 kale inguruan gertatu da ezbeharra. Auto batek espaloi gainean zegoen farola kolpatu du, eta honen goialdeko fokua lurrera erori da. Ez da istripu larria izan; kalte materialak bai, baina zauriturik ez. Udaltzainak eta garabia istripua gertatu den tokira gerturatu dira, eta errepidea moztuta egon da une batez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak