Aurrekari horietako bat azaroaren 25aren bezperako asteburuan gertatu zen. Jaiki taldeak Bionako atean egindako pintaketa batean feminismoa hitza ezabatu zuten. Horrez gain, talde horrek jarritako kartel batzuetan feminismoa hitzaren gainean henbrismoa hitza idatzi zuten. Hori ikusita, Pottogorriak, Emakumeen Mundu Martxa eta Jaiki taldeek gertaera salatzeko testua kaleratu zuten. Bertan, eraso matxistatzat jo zuten gertatutakoa "horrelako jarrerak indarkeria edo erailketa matxisten aurrekari direlako".
