Modalitate eta maila ezberdinetako erakustaldiak egin dituzte kirolariek eta amaieran sari banaketa egin dute. Arrasatei Dragoi Taldetik zazpi gimnastak hartu dute parte gaurkoan eta guztiak sailkatu dira Espainiakoetara: Maider, Nora, Sara, Izaskun, Nahia, Uxue eta Liyanis, hain zuzen, beraz, etxeko taldea gustura emaitzekin.