Ertzaintzak hiru gizonezko atxilotu ditu Arrasateko hainbat lapurretarekin lotuta

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mar. 16a, 15:35

Lapurretak Aprendices kaleko kiropraktika zentroan, automobil batean eta autokarabana batean izan ziren. Atxilotuetako bik 20 urte dituzte eta hirugarrenak 22, eta guztiek aurrekari penalak.

Kiropraktika zentrora kristala puskatuta sartu dira lapurrak. Aurrez automobil batean lapurtutako GPS bat topatu du han Ertzaintzak. Automobilak ere leihoa apurtuta zuen, eta barrua nahastuta. 11:00etan, berriz, bizilagun baten abisua jaso du poliziak, bere autokarabanan, Santa Marina kalean, lapurrak sartu direla-eta; atea behartu eta autokarabana eramaten saiatu dira lapurrak, barruan hainbat kalte eragitearekin batera. Ihes egin dute korrika, baina laster harrapatu ditu Ertzaintzak. Atxilotuetako bat aurreko astelehenean ere atxilotu zuen Ertzaintzak, bost automobiletan lapurreta egitearren.

Kristala apurtuta Arrasateko Aprendices kaleko kiropraktika zentroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak