Karapaixo eguna ospatzen ari dira baserriko produktuen azokan

Amaia Zabala 2019ko mar. 16a, 11:26

Hileko hirugarren zapatuero egiten dute Arrasateko Seber Altube plazan baserritarren produktuen azoka eta gaur berezitasun moduan Karapaixo tailerra ari dira egiten. Adin ezberdinetako 21 lagunek ikasiko dute  Karapaixoa egiten Rakel Perez de Arenazaren eskutik.

"Garizuma garaian karapaixoa egiteko ohitura handia da eskualdean, aita eta ama puntakoek beren besoetakoei oparitu ohi die. Ohiturarekin jarraituz, baserritarren azokan tailerra egiten dugun laugarren urtea da eta arrakasta handia izan ohi du. Aurten ere jende pila batek deitu du izen emateko baina kopurua mugatua zenez 21 lagunek izango dute karapixoa egiten ikasteko aukera" azaldu du Ana Heriz Arrsateko Udaleko turismo teknikariak.

Tailerra Arrasateko Udalak, Debagoieneko Mankomunitateak eta Deba Garaia Landa Garapen Elkarteak antolatu dute. Tailerraren amaieran Urkimendi baserriko 12 karapaixo zozketatuko dituzte baserriko produktuen azokan erosketak egiten dituztenen artean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak