Sormen koktela antolatu zuten atzo Txatxilipurdi elkarteko hezitzaileek Okendoko ludotekaren ekintzen baitan. Neska-mutiko talde polita elkartu zen eta askotariko materialarekin egin zuten jolasean. Txokoka antolatuta nork bere irudimenari bidea eman zion eta oso entretenituta ibili ziren; izan ere, ez dago eskuekin sortzea bezalakorik!