Izaki Gardenak taldea Amaia antzokian izango da domekan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko mar. 15a, 14:41

Izaki Gardenak taldeak kontzertua eskainiko du etzi, domeka, Amaia antzokian. Argazkia: Galder Izagirre

Sarrerak hamar eurotan eros daitezke leihatilan eta baita Arrasateko Udalaren 'Arrasate.eus' atarian ere.

Jon Basagurenek gidatzen duen taldea sarritan izan da Debagoienean; azkenekoz, urtarrilean Oñatiko gaztelekuan. Etzi, domeka, 19:30ean eskainiko du Gasteizko boskoteak kontzertua.

Izaki Gardenak bere kantak plazaratzeko gogoaren ondorioz sortutako ekimena dela dio Basagurenek: "Izaki Gardenak ideia bat da, eta hastapenetako kideetatik Libe Garcia de Cortazarrek –ahotsa eta teklatua– eta biok bakarrik jarraitzen dugu, eta une edo lan bakoitzean, musikari eta lagun ezberdinak batu ditugu. Dena oskol lana grabatzeko, Danilo Foronda gitarrajolearekin, Fede Egiluz baxujolearekin eta Dani Arrizabalaga bateria-jolearekin osatu genuen boskotea, baina zuzenekoetan Joseba Baleztenak hartu du Daniloren lekukoa".

Iaz kaleratu zuten Dena oskol lanetik abiatuta, taldearen ibilbidea gainbegiratuko dute kantu zaharragoei ere tokia eginda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak