2019ko urtarrilaren 1ean, 22.101 biztanle zeuden erroldatuta, iaz baino 74 lagun gutxiago. Arrasateko etorkin kopuruari eta hauen jatorriari buruzko datuak ere eman ditu Udalak. Une honetan, 1.599 etorkin daude herrian, eta biztanleria osoaren %7 dira –Gipuzkoan %10 eta EAEn %9–. 2015etik 2019ra %15 hazi da etorkinen kopurua, duela lau urte 1.388, eta orain, 1.599.