Ertzaintzaren datuetan, ez da eraso matxista terminologia erabiltzen; genero indarkeria kontzeptua erabiltzen dute, ondorengo arrazoiagatik: "Eraso matxista ez da kode penalean agertzen, ez da ez definizio legal bat, ez delitu bat".
Indarkeria domestikoarekin lotutako datuak ere eman dituzte aditzera. Kasuistika hauen barruan sartzen dira honako erasoak: anai-arreben artekoak, gurasoek seme-alabei egindakoak, seme-alabek gurasoei egindakoak, sexu bereko bikoteen artean emandakoak eta emakumeek gizonezkoei egindakoak. Hauek lirateke azken 14 hilabeteek utzitako datuak:
- Kasuak: 12
- Salaketak: 6
- Atxiloketak: 0