Pas Pielagos-ek duen aldea txikitzeko aukera du MUk bihar

Xabier Urtzelai 2019ko mar. 15a, 08:00

Bosgarren postuan dagoen MUk hirugarren dagoen Pas Pielagosen bisita izango du zapatu arratsaldean Iturripen (18:30). Azken hiru partiduak jarraian irabazi eta gero, Kantabriakoak bolada onean daude –azken jardunaldian 91-77 irabazi zioten Santurtziri–; horrenbestez, zuri-moreek kontrario gogorra izango dute aurrean. 

Aurreneko bost taldeen arteko borrokan jarraitzeko MUk garaipena behar du, Valle de Egues taldeak zuri-moreen puntu kopuru berbera du eta.

Pazko Asteko campusa

Bestalde, Ointxe!-k gertu du Pazko Asteko campusa, eta, Eneko Mataren gidaritzapean, 2003 eta 2010. urteen artean jaiotakoek saskibaloi campusean esku hartzeko aukera izango dute. Apirilaren 23tik –asteartea– apirilaren 27ra –zapatua– bitartean ibiliko dira gazteak saskibaloian (09:30-14:30). Izena emateko, idatzi eneko.mata@hotmail. com helbidera, edo idatzi whattsapp-a 629 80 47 82 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak