Laugarren radarra, Arrasate pasealekuan

Xabi Gorostidi 2019ko mar. 14a, 14:00
Bidegorri alboan kokatu dute Arrasate Pasealekuko radarra. (Argazkia: Jokin Bereziartua)

Herritarrek BAZen jarritako kexa kopuruari men eginez, kokaleku horretan abiadura neurgailua jarri du Udalak. 30 kilometro ordutik gora doazenak zigortuko ditu, eta datorren astean edo hurrengoan erabilgarri egongo dela aurreratu dute Udal iturriek.

Garibai, Araba Etorbidea, Uribarri, eta orain; Arrasate Pasealeakua. Bertan jarri du Udalak, asteon, ibilgailuen abiadura neurtzeko radar berria; herrian dagoen laugarrena.  

Arrazoiak 

Herritarrek BAZen jarritako kexa kopuruak eragin du, hein handi batean, kokaleku horren alde egitea. Baina ez horrek bakarrik. Arrasate Pasealeku inguruan bizi diren hainbat bizilagunek aurrez-aurre helarazi diete eskaria Udal ordezkariei, eta horrez gain, urte hasieran bi harrapaketa gertatu dira kale horretan. Bidegorriaren alboan jarri dute, Arizmendi ikastolak bertan duen egoitzaren ateetako baten parean.

30 kilometro orduko muga izango du eta hori gainditzen duten gidariek 100 eta 600 euro arteko isuna jaso ahal izango dute- 

Aste osoan zehar aritu dira neurgailua jartzeko lanak egiten  eta gaur jarri dute neurgailua hartuko duen kutxa. Neurgailuaren presentziaz ohartarazten duten panel informatiboak jarriko dituzte laster, eta Udal ordezkarien arabera hilabete inguru barru egongo da erabilgarri. 

Helburua eta funtzionamendua 

Aurreko hiru radarrekin egin bezala, ibilgailuen abiadura murrizteko eta inguruko segurtasuna handitzeko helburuz jarri dute Arrasate Pasealekuko radarra.

Funtzionamendua ere berdina izango da. Zinemometro bakarra egongo da funtzionamenduan, baina gidariek ez dute jakingo neurgailua martxan dagoen. Era horretan abiadurak errespetatzea lortzen da, zinemometro bakarrarekin. 2019ko Udal aurrekontuan 72.600 euroko partida dago, zinemometroaren alokairurako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak