Arrasate Pilota elkarteko angula zozketako saria, Caritasendako

Xabier Urtzelai 2019ko mar. 12a, 17:10

Caritaseko jantoki sozialak jasoko ditu Arrasate Pilota Elkarteko zozketako angula kiloa eta bi bisiguak. Zozketa egin eta hilabete pasa ondoren, zenbaki sarituak agertu ez direnez, pilota taldeko ordezkariek erabaki hori hartu dute.

 

"Zozketa egin eta hilabete pasa ondoren, zenbaki sarituak agertu ez direnez, Caritaseko jantoki sozialak arrain freskotan jasoko du Eguren arraindegiarekin adostuta, sari hauen balioa. Arrasate Pilota Taldeak eskerrak eman nahi dizkie laguntzaileei: Branka, Txoko, Rumba, Tantaka, Avenida, Estrella, Buenuena, Juliver tabernei eta bereziki Eguren arraindegiari", adierazi dute klubetik. Sari banaketa ekitaldia joan den astean egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak