Fagor Arrasate JEC azokan izango da konpositeen industriarako azken berrikuntza garapenak aurkezten

Maialen Regueiro 2019ko mar. 12a, 16:36

Gaur eman diote hasiera Parisen, JEC azokari eta ostegunera bitartean, Fagor Arrasatek stand bat izango du, non konpositeen industriarako azken berrikuntza garapenak aurkezteko dituen. 

Fagorrek automozio sektorerako osagaien prototipoak erakutsiko ditu, efizientzia eta errentagarritasun altuko prozesuekin ekoiztuak. Horrez gain, stand-ean prototipoak erakutsiko dira eta horien artean nabarmentzekoa kamioi astunentzako balezta hibrido bat da. Hainbat osagai erakutsiko dira, besteak beste, Maserati baten kapota eta kargo barrier bat. 

Errekonozimendua

JEC konpositeen munduko azokarik garrantzitsuena izanik, Fagor Arrasateren berrikuntzaren aldeko apustuak errekonozimendu bat jaso du azokako arduradunen eskutik. AZL Aachen-ek (material arinetan erreferentziazkoa den ikerketa zentroa) gidatu duen proiektu bat da eta JEC Innovation Awardsen nominatu dute. Fagor Arrasate gainera, zentro horren kolaboratzaile elkartua da. Sari hauekin konpositeetan soluziorik onenak errekonozitu nahi dituzte, Industria eta Ekipamendu kategorian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak