Arroza dastatuz, Nikaragua laguntzeko aukera

Xabi Gorostidi 2019ko mar. 12a, 16:15

Alez ale, mundu solidario baten alde izeneko arroz dastaketa antolatu dute Arizmendik eta AMS elkarteak. Martxoaren 23an, zapatuan, bazkaria egingo dute Ferixalekuan –txartelak 17 eurotan erosi daitezke– eta elkarteak dituen proiektuei buruzko erakusketa ere jarriko dute. 

Activos Por Un Mundo Solidario elkarteak dirua batzeko ekitaldia antolatu du, Arizmendi Ikastolarekin eta Arrasateko Udalarekin elkarlanean. Hala, martxoaren 23an, arroz dastaketa solidarioa egingo dute Ferixalekuan.

Jaialdiko osagai nagusietako bat arroza izango da, eta horretarako Alacantetik  etorriko den sukaldari baten laguntza izango dute. Alejandro Aviles du izena, eta AMS elkartearekin lanean aritutako da Nikaraguako Diriamba hirian. Bazkaria 14:00etan hasiko da, eta bertan Avilesek hainbat arroz mota prestatuko ditu. Helburu nagusia Nikaraguako proiektuetarako ditu batzea denez, 17 eurotan erosi ahalko dira bazkarirako txartelak.

Baina arroz dastaketa ez da jaialdiko osagai bakarra izango. Informazio eta erakusketa txokoak ere jarriko dituzte, eta bazkarira doazenen artean zozketa bat ere egingo dute. Elkartea lagundu nahi dutenek, bi bide dituzte horretarako: AMSMunduSolidarioa@gmail.com eta 682 34 52 56 telefonoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak