Alderdi politikoek eraso matxista gaitzestera animatu dituzte herritarrak

Xabi Gorostidi 2019ko mar. 12a, 15:43
Arrasateko zinegotziak azken martxoko osoko bilkuran.

Adierazpen instituzionala kaleratu dute, domeka gertakaria "irmoki gaitzesteko", eta erasoa jaso zuen emakumeari elkartasuna adierazteko. Horrez gain, Emakumeen Mundu Martxak deitutako elkarretaratzean egongo direla aurreratu dute, eta bertara joatera gonbidatu dituzte arrasatear guztiak. 

Hona hemen EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, Baleikek eta Irabazik adostutako testua. 

"Arrasateko Udaleko alderdi guztiek azaldu nahi dugu irmoki gaitzesten dugula Arrasaten joan de aste-bukaeran gertatutako eraso matxista. 

Gogorarazi nahi dugu eraso matxistak emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten. Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Eraso honek berriro dakarkigu gogora erakundeek eta euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraituko dugu, emakume txokoko (943794139) eta gizarte zerbitzuetako (943252007) zerbitzuak ere, bai eta doako aholkularitza juridikoa lehenengo kontsultan, biolentzia matxista kasuetan.

Arrasateko Udaleko alderdi guztiek elkartasuna adierazi nahi diete erasotua izan den emakume bizirauleari, bere senideei eta lagunei. Arrasateko udaleko alderdi guztiek, gaur arratsaldeko 20:00tan herriko plazan, emakumeen mundu martxak deitu duen gaitzespen kontzentrazioan parte hartuko dugu. Honekin batera, herritarrak parte hartzera animatzen ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak