Bolsonaroren gorbernua eta MST mugimenduaren erronkak hizpide Etxaluzen

Maialen Regueiro 2019ko mar. 11a, 15:42

MST mugimenduaren erronka Bolsonaroren gobernuaren aurrean eta nazioarteko elkartasunaz mintzatuko dira, martxoaren 21ean, 18:30eatik aurrera Etxaluzen. Gai honi buruz hitz egiteko honako hizlariak izango dira: Janaina Stronzake (Brasilgo Lurrik gabeko nekazarien partaide eta aktibista), Jokin Alberdi (Gernikatik Mundura GKEko partaidea) eta Josu Urrutia (Mundukideko zuzendaria). 

MST mugimendua

MST mugimendua Amerika Latinako giza mugimendurik handiena garrantzitsuena da. 1984an lurrik gabeko nekazariak elkartu zirenean helburu batzuk ezarri zituzten: Lurrak eskuratzeko eta nekazal erreforma lortzeko borrokatzea eta eraldaketa soziala bultzatzea. Orain, Brasilgo lehendakari berriak, terroristatzat deklaratu nahi du, erabili gabe dauden lurrak pertsonen bizi baldintzak hobetzeko emankor bihurtzen dituen mugimendua. 2008an hasi zen Mundukide MSTrekin lankidetza lanetan, mugimendukoak diren kooperatiben gestioa eta pertsonen bizi baldintzak hobetu ahal izateko. Gaur egun, Brasilgo 6 estatuetan eta 25 kooperatibako aholkularitza lanetan ari da Mundukide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak