Atxilotutako gizonezkoa Bergarako polizi etxera eraman zuen Ertzaintzak, eta epaileren esku utzi zuten atzo goizean bertan. Eraso matxistekin lotutako aurrekaririk zuen galdetuta, Ertzaintzak ez du puntu hori argitu.
Erasoa salatzeko, Arrasateko Emakumeen Mundu Martxa plataformak elkarretaratzea egingo du bihar –20:00etan, Herriko Plazan– eta parte hartzeko deia egin diote herritarrei.
