Bi pertsona atxilotu dituzte Arrasaten trastelekuetan lapurtzen saiatzearren

Txomin Madina Milikua 2019ko mar. 10a, 11:09

Lapurreta egiten saiatu diren eraikina.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 25 eta 22 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte goizaldean Arrasaten, Zarugaldeko trasteleku batzuetan lapurreta egiten saiatzeagatik. Bizilagunak izan dira abisua eman dutenak.

Goizaldeko hirurak pasa zirela, Arrasateko Zarugalde kaleko bizilagun batzuek Ertzaintzari abisatu diote trasteleku batzuetan zarata zegoela, eta bi gazte urrundu egin direla aurkitu dituztenean. Ertzaintzaren patruila bat bertaratu da eta frogatu ahal izan du trastelekuetara joateko ateak bortxatua izanaren zantzuak zituela. Bien bitartean, beste patruila batek ustezko lapurrak,  22 eta 25 urteko bi gazte identifikatu eta atxilotu ditu.

Bi atxilotuak indarra erabiliz egindako lapurretagatik akusatu dituzte eta ertzainen egoitzara eroan dituzte epailearen esku geratu bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak