'Heteropatriarkatu kapitalistari planto! Bizitzak erdigunean!' izan da gaur iluntzean Arrasateko kaleetan egin dute Martxoaren 8ko manifestazioko lelo nagusia, nahiz eta nagusia, nahiz eta adin askotariko herritarrek bestelako mezuak zituzten pankartak eta kartelak ere eroan dituzten.
Seber Altuben hasi da mobilizazioa, eta Herriko Plazan eman zaio amaiera, musikak eta aldarrikapenek bat egin duten ekitaldiarekin. Hala, bertan hitza hartu duten emakumeek gaurko egunaren mezu nagusiak gogorarazi dituzte, zaintza lanen gatazkari aipamen berezia eginaz. "Ez dizkigute azaleko keinuek balio. Zaintza sistema publiko eta doakoa nahi dugu, bizitzak erdigunean jarriko dituen sistema. Bizitza sostengatzen duen ardura kolektiboa aldarrikatzen dugu", adierazi dute. Ekitaldian, gainera, joan den astean zendu zen Sagra Lopez ere izan dute gogoan, Arrasateko feminismoan aitzindari izan zela azpimarratuaz. Haren omenez kantatu duten Violeta Parraren 'Eskerrak bizitza' abestiarekin eta 'Zutik emakumeak' kantuarekin eman zaio amaiera ekitaldiari,.