Marka ona Alain Egiarendako Espainiakoan egindako debutean

Xabier Urtzelai 2019ko mar. 7a, 15:57

Alain Egiak Espainiako 20 urtez azpiko kategorian egin zuen debuta joan den asteburuan, Gallurko pistan, Madrilen. Arrasate Atletiko Taldeko ordezkariak salto hirukoitzean jarduten du, eta txapelketa aurretik 13,74koa zen haren markarik onena. 

Hala, txapelketako urduritasunak alde batera utzi, eta debutean Egiak aurrerapauso handia egin zuen, 14,12 metroko saltoa egiteko gauza izan zen-eta, marka pertsonala modu nabarmenean hobetuta: "20 urtez azpikoen kategorian lehen urtekoa da. Hala, esperientzia apur bat hartzen duenean, marka hori gainditzeko moduan egongo da", adierazi du Fernando Zufiriak. Txapelketan egindako saltoari esker, Egia seigarren postuan sailkatu zen. Mikel Agirre, Valentziara Bestalde, asteburuan Valentzian egingo dituzte 18 urtez azpikoen Espainiako Txapelketak, eta hor ere Arrasateko klubak ordezkari bat izango du, Mikel Agirrek luzera-saltoan parte hartzeko gutxieneko marka du eta (6,62).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak