Drogen gozamen eta arriskuak aztertuko dituzte gaztetxean

Xabi Gorostidi 2019ko mar. 7a, 12:58
Irudia: Wikipedia

Martxoaren 15ean egingo dute saioa –18:30ean, gaztetxean–, Ai Laket! elkarteko adituen laguntzarekin. Helburu orokorra drogaren eta honen erabileraren inguruko informazioa jasotzea eta kontsumoaren arriskuak murrizteko neurriak barneratzea izango da. 

Baina saioak honako helburu zehatzago hauek ere izango ditu: substantzia psikoaktiboak erabiltzeko edo ez erabiltzeko gaitasun kritikoa sustatzea, drogarekiko erabilera arduratsuaren inguruan erabakiak hartzeko gaitasuna sustatzea eta kontsumo arriskutsuak eta aisialdiko kontsumoetan egon daitezkeen arriskuak gutxitzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak