Arantxa Markaide arrasatearrak Muñecas kapitainaren aurkako kereila jarri du

Xabi Gorostidi 2019ko mar. 7a, 09:55
Arantxa Markaide arrasatearra, Mikel eta Josu Arrizabalagarekin eta Aitor Aramaiorekin. (Argazkia: Juan Ramon Garai)

Atzo goizean Muñecasen partez jasotako torturen testigantzak egin zituen Donostiako epaitegian, beste hiru lagunekin batera. Arrasateko alderdi politiko guztien babesa jaso ostean jarri zuen kereila, martitzeneko osoko bilkuran frankismoaren inpunitatearekin lotutako adierazpen instituzionala irakurri baitzuten. 

Hona hemen kereilaren harira, Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformak ateratako oharra:

Plataformako kideak, keirela jarri zuten lau biktimekin batera.

"Arantxa Markaide arrasatearra, Mikel eta Josu Arrizabalaga anaiak eta Aitor Aramaio ondarrutarrak izango dira Justizia espainiarraren esku utziko dituztenak Jesus Muñecas Aguilar kapitainak, beste guardia zibilekin batera, garai haietan frankismoaren aurkako mobilizazioetan Euskal herriko hainbat eskualdeetan ari ziren milaka gazteei izu zitala sartzeko asmoekin egin zituzten ekimen kriminalen salaketak. Ba dira beste biktima batzuk Tolosako Epaitegian bere salaketak aurkeztu dituztenak. Eta beste batzuk bere txanda eskatzen, epaitegi espainiarretan deklaratzeko eta Muñecas kapitainaren ekimenak salatzeko prest. Krimen hauek jadanik izan ziren salatuak Servini epaile argentinarraren aurrean, baina hark torturatzaile batzuk inputatu ondoren agindutako estradizioak bertan behera geratu ziren gobernu eta judikaduraren oztopoak medio.

Datozen hauteskundeetatik benetako gobernu demokratiko bat ateratzen bada, badu betebehar garrantzitsu eta urgentziazko bat frankismoarekin Justizia egiteko: Estatuaren Fiskaltza Nagusiak 2016an ezarri zituen oztopo guztiak ezabatuaz egungo instantzia judizialei bultzada handi bat eman beharko die, aurkezten diren kereila guztiak onartuak izan daitezen eta beharrezko diligentziak egin daitezen horren grabeak eta preskribaezinak diren Giza Eskubideen Legedi nazional eta nazioartekoaren aurkako atentatuen aurrean Justizia ezartzeko, espainiar Konstituzioak berak, bere artikuluetan bederen, defendatzen duen lez. Gipuzkoako Batzar Nagusiak 2019ko urtarrilaren 23an Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Batzordean onartutako Ebazpenaren 2.Atalean agertzen den deialdiarekin bat eginaz, dei egiten
diegu hiritar guztiei Donostiako Epaitegiaren aurrean Martxoaren 6an, eguerdiko 11:00tatik aurrera izango den elkarretaratzera ager dadin. Dei berdina egiten diegu biktimen Udalei, beraien laguntza eta atxikimendua eskatuaz, eta bereiziki kasu honetan krimenen eszenatokia izan zen
Donostiako Udalari.

Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak