Isaias Carrascori omenaldia egingo diote zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mar. 6a, 17:14

Iaz, Isaias Carrascoren omenaldian.

Navas de Tolosa kalean 2008ko martxoaren 7an erail zuen ETAk Isaias Carrasco zinegotzi sozialista izandakoa, eta leku horretan egingo diote omenaldia, zapatuan, 12:00etan. Aurtengoa hamaikagarrena izango da.

Aitortzaren osteko lehena

Iaz, hamar urte bete ziren Isaias Carrasco hil zutenetik, eta, urtero egiten dioten omenaldian EH Bilduko ordezkaritza izan zen lehen aldiz. Horrez gain, azaroaren 24an, Arrasateko udaleko alderdi guztien babesarekin aitortza hunkigarria egin zioten udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Zapatuko ekitaldian, familiakoez gain herritar ugari eta ordezkaritza politika zabala izango dela aurreikusten dute. Bertan izango den ordezkaritza sozialistaren artean, besteak beste, Eneko Andueza PSE-EEko legebiltzarkide eta Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia izango dela jakinarazi dute. Horren harira, otsailean hil zen Paco Garciaren hutsunea sumatuko dute bertan batzen direnek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak