Hileko 3.zapatuko azokaren baitan, karapaixo eguna ospatuko da martxoaren 16an

Maialen Regueiro 2019ko mar. 6a, 09:14

Arrasateko hileko hirugarren zapatuko azokaren baitan, karapaixo eguna ospatuko da martxoaren 16an. Azokan Arrasateko baserriko produktuak salduko dira eta horrez gain, karapaixoa tailerra egingo da. Azoka Seber Altube plazan izango da 9:00etatik 14:00etara bitartean. Karapaixo tailerra berriz, 11:00etan hasiko da. 

Karapaixo tailerra

Hilaren 16ko azoka berezia izango da karapaixoa egiteko tailerra egingo delako. Tailerrari 11:00etan emango zaio hasiera eta Rakel Perez de Arenazak gidatuko du. Ikastaroan parte hartzeko aurrez izena ematea gomendatzen da eta horretarako, bi modu daude: 943 79 64 63 telefono zenbakira deituta edota turismo@debagoiena.eus helbidera mezu bat bidalita. Horrez gain, azokan hamabi karapaixo zozketatuko dira erosketa egiten duten bezero guztien artean.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak