'Bizitza, lana eta kirola' hizpide Alberto Iñurrategiren eskutik

Maialen Regueiro 2019ko mar. 5a, 09:46

Alberto Iñurrategik Bizitza, lana eta kirola izango du hizpide Garaian, martxoaren 12an. Baltistan Fundazioko kide da Iñurrategi eta hitzaldian fundazioan zertan eta nola lan egiten duten eta enpresek horrelako nazioarteko garapeneko proiektuetan zer egin dezaketen azalduko du, besteak beste. Iñurrategirekin batera fundazioko koordinatzaile nagusi den Esther Cano arituko da. 

Jardunaldia doakoa izango da eta bi orduko iraupena izango du (10:00etatik 12:00etara bitartean). Parte hartu nahi duenak aurrez izena eman beharko du lotura honetan: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc6WVgxhWNmLcu_4bJ68NIsReMdzvwjbhp9XWue9QOMk6fsXg/viewform 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak