Jose Maria Arizmendiarrietaren erretratua eskegi dute udaletxeko osoko bilkuren aretoan

Aitor Zuazabeitia 2019ko mar. 4a, 18:53

Apaiz eta enpresari ekintzailea omendu dute gaur, udaletxean, bere erretratua eskegiz osoko bilkuren aretoko paretan. Ekitaldi xumea izan bada ere bete egin da aretoa.

Maria Ubarretxena alkateak ekitaldiaren garrantzia azpimarratu du hasieran, eta aitortza hori egiteko zegoen beharra nabarmendu: "Arizmendiarrietak besteak beste, herriagatik egindako lanagatik soilik, bere lekua merezi duelako Arrasateko udaletxeko osoko bilkuren aretoan".

Jarraian, Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteko kide batek hartu du hitza eta eskerrak eman dizkie Udal ordezkariei ekitaldiagatik. Jose Maria Arizmendiarrietaren lanak "herri hau eraldatu zuelako aitortza hori beharrezkotzat" zeukatela adierazi du, eta horregatik hain zuzen, proposatu zutela udaletxean bere omenezko erretratu bat jartzea.

Hitzaldien tartea apaizaren lobak, Jose Luis Arizmendiarrietak, itxi du, familiaren partez eskerrak emanaz omenaldiagatik. Hitzaldian zehar, Arizmendiarrietaren etorreratik Arrasateko herrian egindako eraldaketan klabe izandako hainbat ekintza aipatu dituzte apaizaren esaldi batzuekin batera.

Ekitaldi motza eta zuzena izan da, eta aretoa bete egin da. Arizmendiarrietarekin kooperatibaren hastapenetan lanean aritutako Jose Mari Ormaetxea ere han izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak