Herritarren proposamenak
Arrasateko edozein herritarrek edota elkartek hartu dezake parte plan honetan. Proposamenak ekainaren 30era arte helarazi daitezke BAZen bulegoan. Ekainaren 30etik aurrera, jasotako proposamen guztiekin zerrenda egingo da eta irailean hirigintza kontseilua deituko da zerrenda hori aztertzeko. Bilera horren ondoren, dokumentu bat prestatuko da Eusko Jaurlaritzako Kultura sailera bideratuko dena. Are gehiago, Arrasateko Hirigintzako zinegotzi den Ibon Arrupek honakoa adierazi du: "Azken hitza Jaurlaritzarena da".
Bi urteko iraupena
Prosezu honek bi urteko iraupena izango duela adierazi du Arrupek. Beraz, hurrengo legealdia hastearekin batera, martxan jarriko da plana.