"Agur eta ohore Sagra"

Mirari Altube Arrese 2019ko mar. 4a, 12:17

Arrasateko M8 plataformak zera adierazi du ohar bidez: "Omenalditxoa eskani nahi diogu Sagra Lopez ekintzaile feministari, eta gaur, martxoak 4, 18:30ean, Aldain egingo zaion azken agurrean bere familia eta lagunekin bat egingo dugu".

Zutik, emakumeak

Hautsi gure kateak

Zutik, zutik, zutik.

 

Historia gabe, emazte

Denetan ahantziak

Mende guzietan, emazte

mundutik baztertuak.

 

Zutik emakumeak

Hautsi gure kateak

Zutik, zutik, zutik.

 

Apaldu eta zapalduak

Saldu ta bortxatuak

Etxe guzietan, emazte

Mundutik baztertuak.

 

Zutik, emakumeak

Hautsi gure kateak

Zutik, zutik, zutik.

 

Bakardadean, emazte

Elgar ezagutu gabe

Berexi gaituzte, emazte

Ahizpak izanik ere.

 

Zutik, emakumeak

Hautsi gure kateak

Zutik, zutik, zutik.

 

Emazteen haserre oihua

Munduan entzunen da

Indarra dugu emazte

Milaka bil gaitezen.

 

Zutik, emakumeak

Hautsi gure kateak

Zutik, zutik, zutik.

 

Elgar ezagutuz, emazte

Elgarri so ta mintzo

Bil gaitezen denak, emazte

Batera oldar gaiten.

 

Zutik, emakumeak

Hautsi gure kateak

Zutik, zutik, zutik…

 

ZURE BORROKA GURE EREDU.

AGUR ETA OHORE SAGRA!!!!

Arrasateko M8 plataforma

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak