Istripu ikusgarria Arrasateko Alfontso VIII kalean, zauritu barik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko mar. 3a, 10:37

Lekuko baten arabera, goizeko bederatziak aldera gertatu da istripua; Aretxabaletatik Arrasaterako noranzkoan zetorren Golf gris batek aparkatuta zeuden hiru auto jo ditu, irudi ikusgarriak utzita. Beste lekuko batek adierazi duenez, istripua eragin duen gidaria onik irten da eta udaltzainek eraman dute.

GOIENAk udaltzaingora deitu du, baina udaltzainek ez dute informaziorik helarazi gura izan; azaldu dutenez, datuen babeserako legea hartzen dute oinarri informaziorik ez emateko.

Auto kaltetuetako baten jabeak honela azaldu dio GOIENAri gertatutakoa: "Goizeko zortzietan kalera irten naiz, eta autoa normal aparkatuta zegoela ikusi dut. Etxera itzuli naiz, eta gero bederatzietan leihora irten naiz, eta auto bat iraulita ikusi dut errepide erdian. Nirea zela uste nuen eta senarra iratzarri dut, gure autoa irauli dutela esanez. Kalera irten gara, eta hori ez zen gure autoa. Gurea errepide erdian zegoen, kolpatuta. Susto handia hartu dugu. Auto zuria erdian zegoen, eta gurea horren aurrean. Atzekoak kolpe txikia jaso du. Zuriari eman dio kolpe gogorra, eta irauli egin denez, gureari eman dio. Beraz, gure autoa errepide erdian agertu da. Batzuek 140 kilometro ordura zihoala esan digute, beste batzuek 180ra.".

Beste kaltetuetako batek istripua eragin duen autoa abiadura handian zetorrela adierazi du: "Abiadura handian zetorren autoa. Auto zuriari gogor eman dio, eta horrek nirearekin talka egin du. Eszenan ikusten da, nola joan den... Eta beste autoa hemendik urrun bukatzeko oso ondo ez zihoan... Orain garabiaren zain gaude. Atestatua eginda dago eta udaltzainen bulegora heldu ostean aseguru etxeen txanda izango da. Ea konpontzen den. Nik autoa konpontzea espero dut".

Erlazionatuak

Arrasateko Alfonso VIII kaleko istripua iruditan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019 mar 03 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak